XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
6.1. NeurgailuakZenbait magnitude fisiko (bolumena, luzera, korronte elektrikoaren intentsitatea, pisua, etab.) neurtzeko tresnak dira neurgailuak.
Ondoko irudikoak adibidez, platertxo gainean dagoen piezaren pisua neurtzen du.
Luzeren neurketaLuzeraren neurketa erregela graduatuz egin daiteke, ondoko irudian erakusten den moduan.
Bloke honen luzerak zazpi zentimetro baino zerbait gehiago neurtzen du.
Askotan nahikoa da zazpi zentimetroko luzera duela esatea.
Beste batzuetan doitasun handiagoa behar izaten da eta luzera 7,5 zentimetrokoa dela esatea egokiagoa litzateke.